Errenteria ondarea da. Nafarroako ateak, Erdi Aroko hiribildu zoragarrirako bidea irekitzen digu. 1320ko apirilaren 5ean, Alfontso XI.enak aitortu zion Villa kategoria. Ez zen gutxiagorako. Alde zaharreko goiko kalean kantatzen zioten elkarri Zapirain Anaiak bertsolariek; kale berean sortu zen Koldo Mitxelena handia, euskara batuaren gurasoa eta guretzat “xixterun semia”. Madalena kalean dago Xenpelar etxea eta Madalenako ermita polita, Errenteriako txoko maiteena. Andra Mari Elizaren ikusgarritasunetik Mikelazuloren minimalismora, Errenteriako hiribildua sorpresaz beteriko tokia da, ezagutu nahi duten guztiak hunkitzen dituena.














