Blog OarsoaldeaNews

Udako familia planak Albaolan

“Kaixo, TXO naiz. ¡Erakustokian bilatu nazazu! zenbaki batekin topatuko nauzu eta zenbaki bakoitzak liburuxkan aurkituko duzun joko, asmakizun edo proposamen bati lotuta dago. ETORRI ETA JOLAS EZAZU NIREKIN ALBAOLAN!”

Txo

Udako FAMILIA PLAN ezberdin bat proposatzen dizuegu: museora barkuz etorri eta TXOren liburuxkarekin bisita gidatu bat egitea.

Era honetan, bertan proposatzen diren jokuak eta ariketak elkarrekin osatuko dituzue eta elkarrekin ikasi eta ondo pasako duzue. Bisita hau jarduera ludiko eta berritzaileen bidez itsas ondarearen eta historiaren baloreak transmititzeko egina dago.

txo bisitak 2Bisita gidatuak guztientzat daude egokituak; erakusketan zehar txikienek liburuxka baten bitartez jokoak, ariketak eta asmakizunak betetzen joango dira, familiako kideen eta Faktoriako gidarien laguntzarekin.

Honez gain, bisita biribiltzeko itsasontziz etorri zaitezkete, txango bat egin Uliatik, baleazaleen menua bazkaldu Donibanen edo eta tailer dibertigarri eta didaktiko batekin osatu eguna.

 

Albaolan urtebetetzea ospatu nahi? Jarri gurekin harremanetan!

txo bisitak 3

INFORMAZIO GEHIAGO:
Barku irteerak Pasaiatik, Donostiatik, Hondarribitik eta Hendaiatik…: www.albaola.com/eu/site/planak/planak-itsasoan
Menuak: www.albaola.com/eu/site/planak/plan-gastronomikoak

ERRESERBAK:
Erreserbak: www.albaola.com/eu/site/informazio-praktikoa
• 943 39 24 26 / bisitak@albaola.com

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.