Oiartzungo Hirigune Historikoa oso zaharra da eta balio historiko handiko elementuak ditu. Besteak beste, honakook aurki ditzakegu: Erromesen Ospitalea, Lartaungo Done Eztebe Eliza eta Udaletxea. Lartaungo Done Eztebe Elizaren barruan XVII. mendeko erretaula dago, Juan de Huici maisuak egina, eta kultur ondasun deklaratua. Eusko Jaurlaritzak monumentuaren kategoria eman dio. Udaletxea, berriz, eraikin soila da. 1678. urtean eraiki zuten eta Gipuzkoako gainerako udaletxeei erreparatuz, salbuespena da, ez baitu estilo platereskoa.
Gainera, Oiartzunen janari tradizionala eta berriztatzailea dasta daiteke. Are gehiago, baserrietan euskal artisautzaren produktuak eros daitezke.
Oso kultur eskaintza zabala du, besteak beste, Soinuenea – Herri Musikaren Txokoa, Luberri-Ikasgune Geologikoa eta Arditurri Meatze Gunea.