Jaizkibel mendiaren magalean, Pasai Donibaneko Hirigune Historiko bitxiaren Plazan itsasoaren ertzean kokaturiko terraza batean, Ziaboga jatetxea aurkitzen da, benetako gastronomia- zaleentzako topagune erakargarria.

Kafe batekin hasiko gara gure sukaldaria izango denaren – Alex Barcenillaren – aurkezpenarekin, bere lan-taldearekin batera, euskal sukaldaritza tradizionalaren platerak elaboratzeko tailerrari hasiera emateko prest; kokotxak pil-pilean, txipiroiak bere tintan edo legatza saltsa berdean. Mantala jantzi eta sasoiko produktu hoberenak aukeratu itzazu; orburuak, antxoak, hegaluze eta askoz gehiagoren artean ere. Behin sukaldean murgilduta gaudela, eta itsasoak arrantzatzeko aukera eman badigu, Juanito Makazagaren kolaborazioa izango dugu, txipiroi-arrantzale honek bere harrapaketak erakutsiko eta gure produktu izarraren sekretu guztiak kontatuko dizkigularik.

Prestatu berri diren platerekin eta behin mantela mahai gainean jarrita, sukaldera pasako gara menu gozo-gozoaz gozatzera giro bero eta lasaian, pasadizoez blai eta badia pasaiatarraren itsasontzien joan eta etorrien kulunkan.

Kontaktua

Ziaboga Jatetxea
Donibane, 91
20110 Pasai Donibane

Tel.: (00 34) 943 510 395

www.ziabogabistrot.com

Datu interesgarriak

Iraupena: 2 ordu eta erdi.
Prezioa: 130 €/pertsona, BEZ-a barne.
Gehienezko taldea: 30 pertsona. Gutxieneko taldea: 6 pertsona.
Hizkuntzak: Gaztelera, ingelesa.
Noiz joan: Urte osoan zehar, uztaila eta abuztuan izan ezik. Astelehenetik larunbatera.
Oharra: Adin guztietarako.

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.