Albaola Itsas Kultur Faktoriara itsasontziz iritsiko zara, eta euskal ontzigintza tradizionaleko teknikak nola berreskuratzen eta zaintzen diren ezagutuko duzu. Gaur egun, San Juan baleontziaren eraikuntzak lehen hartzen zuen gunean Ozentziyo zaharberritzen ari dira, Donostiako egurrezko azken atunontzi tradizionala. Albaolak desegitetik salbatu zuen ontzia, eta haren zaharberritzea zuzenean ikusteaz gain, euskal arrantza-historia eta tradizioa ere ezagutu ahal izango dituzu.

Ba al zenekien sagardoak lotura estua duela itsasoarekin? Itsasontziz Pasaiako portura itzuliko zara, eta ondoren sagardoaren kulturan murgiltzeko aukera izango duzu Sagardoetxean, Euskal Sagardoaren Museoan. Bertan azalduko dizute zein zen marinelek eskorbutua saihesteko erabiltzen zuten sekretua. Jardunaldia amaitzeko, bertako gastronomiaz gozatu ahal izango duzu sagardotegi batean.

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

    • Itsasontzia Trintxerpetik (Hospitalillo kaia) Albaolara.
    • Albaola Itsas Kultur Faktoriako bisita norbere kabuz.
    • Itsasontzia Albaolatik Trintxerpera (Hospitalillo kaia).
    • Sagardoetxeako bisita gidatua eta dastaketa.
    • Sagardotegian bazkaria/afaria. Helduentzako menua: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik. Haurrentzako menua: frijituak edo pasta, haragia eta izozkia
    • OHARRA: Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izango balitz, zehaztu erreserbaren oharretan (hurrengo pausoa).

Informazio praktikoa

    • Ordutegiak: Asteazkenetik larunbatera 11:00etan eta 17:00etan. Igande eta jaiegunetan 11:00etan.
    • Iraupena: 6 ordu.
    • Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
    • Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
    • Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
    • Elkargunea: Hospitalilloko kaia (Ambito Portuario kalea, 9). GPS-ko koordenatuak: 43.322339, -1.931371

Tarifak

    • Helduak:
      • 63 € (bisitak, itsasontziko ibilaldiak eta sagardotegiko otordua barne)
    • Haurrak
      • 0-6 urte: 27 €  (bisitak, itsasontziko ibilaldiak eta sagardotegiko haurren menuaren otordua barne)
      • 7-17 urte: 40€ (bisitak, itsasontziko ibilaldiak eta sagardotegiko ohiko menuaren otordua barne).

Hoberena

    • Pasaiako badia zoragarriaz eta bere marinel herriez gozatzea.
    • Euskal ontzigintza tradizionaleko teknikak nola berreskuratzen eta zaintzen diren ezagutzea.
    • Ozentziyo-ren, Donostiako azken atunontziaren, zaharberritzea zuzenean ikustea.
    • Sagardotegiko bisita eta otorduaz gozatzea.

Erreserbatu


Kontaktua

Sagardoetxea

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.