Talde bat zarete eta txangoak antolatzen dituzue?

Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegoetan doako zerbitzu hau eskaintzen dizuegu:

  • Informazio turistikoa: Zer ikusi dezakegu? zer egin? zein museo bisitatu? zer ibilaldi egin?
  • Plangintza egiteko aholkularitza pertsonalizatua: Bisita proposamenak, ordutegien plangintza, hainbat aukera…
  • Disponibilitatearen eta prezioen kontsultak eta erreserbak egiteko laguntza: Ba al dago tokia museo honetan? Bisita gidatua egingo liguke gida batek egun honetan? Zenbat balio du honek? Non bazkaldu genezake horrenbeste lagunek prezio honetan?
  • Beste edozein informazio praktiko: Nola iritsi, non aparkatu, euria eginez gero zer egin, eta abar luuuuuuze bat.
  • Material turistikoa: Gure turismo bulegoetatik pasaz gero, material ezberdina prestatu dezakegu zuentzat: planoak, gidak…

 

Talde jardueren katalogoa

Jarri gurekin harremanetan eta kontaiguzue zuen asmoa:

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.