Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerrietan jarduera desberdinak egin daitezke. Oinez, bizikletaz, zaldiz paseo ederrak egingo ditugu, globoan zeruraino igoko gara, txalupan itsasoratuko gara, museoak bisitatuko ditugu, etab. Baina eskualde honek lasaitzeko edo tratamendu osasuntsuak jasotzeko aukera ere ematen digu. Horiek guztiak Elorsoroko kiroldegiko Spa Zentroak eskaintzen dizkigu. Oiartzungo udalerrian daude. Astialdirako eta osasunerako Elorsoro Spa Zentroko gorputz-tratamenduak oso egokiak dira.
Honako hauek dira Spa Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak:
Pedilubioa
Bi ontzi (hotza eta beroa) oinak sartu eta zirkulazioa estimulatzeko.
Hidromasaje igerilekua
Hidromasajeko igerileku handia. Uraren bidez kanpora atera daiteke. Halaber, burbuilak botatzen dituzten oheak, ur-txorrotak, zisne-lepoak… ditu. Urak tenperatura horretan lasaitu egiten du, muskulu-kontrakturak saihesten ditu, odol-irrigazioa hobetzen du…
Eskoziako dutxa
Ur hotzaren eta beroaren arteko kontraste-dutxa, organismoa aktibatzeko.
Sirimiri
Sirimiri dutxaz hornitutako kabina, tenperaturak talka egiteko.
Santiago bidea
Errekarriz hornitutako bidea. Oinak masajea jasotzen duen bitartean, zirkulazioa aktibatzen da eta, horretarako, txorrota hotzak eta beroak daude.
Sauna
Tenperatura: 80º-90º eta hezetasuna: %10-30. Ezin hobea da izerdia bota eta organismoa garbitzeko.
Hammam edo lurrun-bainua
Tenperatura: 40º-45º eta gutxi gorabeherako hezetasuna: %100. Lasaitu eta baretu egiten du, arnas bidea irekitzen du eta azala hidratatzen da.
Ur hotzaren putzua
Ur hotzezko ontzia bero-saioaren ondoren zirkulazio-sistema aktibatzeko.
Terma
Tenperatura: 50º-60º; gutxi gorabeherako hezetasuna: %70. Organismoa garbitzeko eta izerdia botatzeko aproposa.
Lasaitasun zona
Zirkuitua egin ostean, komenigarria da giro lasaian atseden hartzea.
Kontaktua
Elorsoro Spa
Elorsoro kiroldegia
Elorrondo kalea, 24
20180 OIARTZUN
Tel.: (00 34) 943 492 552
oiartzun@cdo-fitness.com
Datu interesgarriak
Negua:
Astelehena-ostirala: 09:00-20:30
Larunbatak: 09:00-20:00
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30
Itxita: 1/01, 05-06/04, 1/05, 1/11, 24-25/12, 31/12
Udara:
Astelehena-ostirala: 09:00-20:00
Larunbatak: 09:00-13:30/16:00-19:30
Igande eta jai egunak: 09:00-13:30
Itxita: 08/03 – 08/10-23 (biak barne)

