Jarduerak

Itsas txangoak eta itsasontzien alokairua

Zatoz ISM Boats enpresak eskaintzen dizkizun planez gozatzera; itsasoa, nabigazioa eta arrantzarekiko pasiotik sortutako enpresa honen eskutik. Beraiekin atera zaitezke itsas txango bat egitera edo Donibaneko kirol portuan itsasontzi propioa alokatu eta zure kontura irteeratxo bat egin (titulazioa beharrezkoa da).

Itsasoalquiler-05 Itsasoalquiler-03

Itsas txangoak

excursiones mar pasaia 02 Acantilados Jaizkibel

Esperientzia alternatibo bat bizi nahi baduzu, zatoz gurekin itsasoan zehar egiten ditugun txangoetan gozatzera, familian edo lagunekin, zuen gustora egokitzeko hainbat plan ditugu:

  • Pasaia-Pasaia. Pasaiatik Kontxako badia xelebraraino zeharkaldi ahaztezina, Ulia, Pikatxilla eta Mompas labarrak eta Santa Klara uharte ederra behatuz. Bi orduko irteera.
  • Donostia-Donostia. Donostiatik edo Pasaiatik Jaizkibelgo itsaslabarrak ikusteko txangoak, geologikoki oso estimatuak. Noizean behin zetazeoak ikusi daitezke. Iraupena: 2 ordu..
  • Donostia-Bazkaria Pasaian-Donostia. Donostiako Kontxako badiatik nabigatu, eta gozatu badia xarmant honetaz bere uhartearekin. Bertan ainguratu eta sartu-irten bat eman. Ondoren, Jaizkibelgo itsaslabarrak ikusi ahal izango dituzu, eta, amaitzeko, bazkari bat egingo duzu Pasaian. Iraupena: 5 ordu.

Itsasontzien alokairua

alquiler clásica alquiler-semirigida-04
  • Itsasontzi erdi-zurrunaren alokairua: 7,44 metroko luzera duen ontzia, 115 HP-ko potentzia duen karelez kanpoko motorrarekin, propultsio ona eskaintzen duena 30 korapilora iritsiz. Gehienez 10 pertsonarentzat gomendatua. 12 miliatara arteko nabigazio-eremua.Ekipamendua: Jangelako mahai zabala, solarium bikoitza (brankakoa eta popakoa), ainguratzeko molinete elektrikoa, toldoa, dutxa, bainurako eskailera eta USB-Bluetooth musika-ekipoa.

Kontaktua

ISM Boats
Nabalaldea D4
20110 Pasai Donibane

Tel.: (00 34) 943 574 972


Datu interesgarriak

Alokairu prezioak

  • Itsasontzi erdi-zurrunaren egun osoko alokairua: 590 € (erregaia ez dago barne)

** Alokairuaren ordutegia: goizetan 10:00etatik aurrera jaso eta 19:00ak baino lehenago utzi.

Informazio gehiago

Irteeren prezioak

  •  Pasaia-Pasaia. 400 € (gehienez 6 pertsona)
  • Donostia-Donostia. 500 € (gehienez 6 pertsona).
  • Donostia-Pasaian bazkaria-Donostia. 600 € + 30 € bazkaria/pertsona bakoitzeko. (Gehienez 6 pertsona)

Informazio gehiago

Oharra:

Aurre erreserba gutxienez ontziratzea baino 48 ordu lehenago.
*Ordutegi bereziak kontsultatu.

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.