Lezoko Udalak bizikleta mailegu udal zerbitzua eskaintzen du eta Oarsoaldea eskualdeko herrietara (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) eta Donostiara egiten diren desplazamenduetarako pentsatua dago.Honela, 8 bizikleta elektriko tolesgarri eskaintzen dira, ibilaldi atseginaz gozatu ahal izango duzularik.
Sistemaren ezaugarriei dagokienez, aurrez aurretiko sistema da, Bekoerrota kiroldegiko harreran mailegatu eta bueltatu behar direlarik.
Kontaktua
Bekoerrota kiroldegia
Euskal Herria plaza, 2
20100 Lezo
Tel. (0034) 943 510 311 / 943 513 476
kirolak@lezo.eus
Datu interesgarriak
Zerbitzuaren modalitate eta prezioak:
Lezoko kirol instalazioetako abonatuentzat doakoa da eta gainontzeko Lezon erroldatuentzako urtean 10 €ko kostua izango du.
Badago ere ordukako mailegua egiterik:
- 1,5 ordu: 6,16 €
- 3 ordu: 9,84 €
- Egun erdia: 14,78 €
- Egun osoa: 22,17 €
Maileguak Bekoerrotaren irekiera ordutegian egin daitezke.
- Astelehenetik ostiralera 8:00-21:00.
- Larunbatetan 8:15-14:00 // 15:15-20:00
- Igande eta jaiegunetan 9:00-13:30.
Oharrak
Argibide gehiago nahi izanez gero, Bekoerrota kiroldegiarekin jarri harremanetan.

