Zatoz gure lana ezagutzera – Bisita gidatu berezia Jantziaren Zentroan
20 ekaina @ 5:00 pm - 7:00 pm
€4

Bisita gidatu berezi honek aukera paregabea eskaintzen du Jantziaren Zentroaren barruan egiten ari diren berritze-lana gertutik ezagutzeko. Ekainaren 8tik aurrera, erakusketa iraunkorra aldatzeko prozesuan egongo da, 2026-2027 erakusketa prestatzeko, eta atzean dagoen lana publikoarentzat irekitzea da ekimen honen helburua.
Bisitan zehar, zentroko profesionalek unean-unean garatzen ari diren lana azalduko dute. Gainera, bisitariek zuzenean galdetzeko aukera izango dute. Honela, barruko aldaketa-prozesua gertutik ikusteko aukera izango da.
Txanda desberdinak eskainiko dira 17:00etatik 19:00etara.
- Iraupena: 30 minutu inguru
- Taldeak: Gehienez 6 lagun
- Prezioa: 4 €
- Parte hartzeko aurrez izena eman jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzi ala Errenteriako turismo bulegora deituta 943 49 45 21.



