- ekitaldia hau amaitu da.
Ondarea orain 2026: Aizpitarte liburuaren aurkezpena

Errenteriako saioan “Paleolitoko garaiko labar artea Aizpitarteko muinoan” liburua aurkeztuko da. Landarbasoko Aizpitarte haitzuloei buruzko azken azterlanak eta aurkikuntzak gertutik ezagutzeko aukera bikaina izango da. Izan ere, haitzulo multzo honek garrantzi eta pisua handia hartu du Gipuzkoako labar-arte paleolitikoaren mapan.
Aurkezpena ondorengo ikertzaileen eskutik joango da:
-
Diego Garate (Kantabriako Unibertsitateko irakaslea)
-
Ainara Rodríguez (Aizpitarte taldeko kidea)
Hizkuntza: gaztelania-euskara
Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Ondarea Orain 2026 programaren edizio berria jarri du martxan. Ekimen honen bidez, kultur ondarea gaurkotasunetik aztertzeko espazio bat eskaini nahi da, betiere lurraldeko ikerketa eta aurrerapen nagusiak herritarren eskura jarriz eta elkarrizketa sustatuz.


