Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Oiartzungo kanpaiak

1 azaroa @ 11:00 am - 12:00 pm
Doan

Oiartzungo kanpaien ondare ez-materiala ezagutzeko bisita eta erakustaldia eskainiko da. Parte-hartzaileek 1706. urtetik gaur egunera arte eskuz mantendu diren kanpai-doinuak zuzenean entzuteko aukera izango dute, eta hiru kanpaiekin egiten den jotzeko modu bereziaren xehetasunak ezagutuko dituzte.

Bisitan zehar, transmisioaren historia azalduko da: belaunaldiz belaunaldi, ahoz aho eta praktikaren bidez nola ikasi eta gorde den tradizio hau. Horrez gain, bisitariek kanpandorrea ezagutuko dute, kanpaien izenen panela ikusiko dute eta Oiartzungo doinu berezien inguruko azalpenak jasoko dituzte.

Erreserbak 943 490 142/ouke08@oiartzun.eus

Hizkuntza: Euskara

Xehetasunak

Antolatzailea

Egoitza