Erakusketa: Moda & Design

Historiako aldaketa handiek eragin zuzena izan dute gizartean, eta hori besteak beste: janzkeran, altzarietan, arkitekturan zein eskulturan islatu da. XX. mendeko gertakariek, alegia, lehen eta bigarren mundu gerrak, iraultza industrialak, zein kontsumo azkarrak modan eta diseinuan ekarri zuten aldaketen berri ematen du larunbata honetan, ekainak 6, Jantziaren Zentroak Kapitain-etxearen sarreran zabalduko duen erakusketak.
1900-1980 urteen artean moda eta diseinuak izan zuen bilakaera ikusteko aukera da “MODA & DESIGN” izeneko erakusketa.Zortzi jantzi, guztiak erreplikak, hamarkada horietako modaren adibide. Bakoitzaren atzealdean hiru metro luzeko kartela, testu batean hamarkada horretako diseinuaren informazioa, garai horretako altzari baten argazkia, eta modako ziren koloreak ikus ditzakegu.
Natura oinarri duen Art Nouvea-ren lerro bihurkarietatik abiatu, hogeigarren hamarkadako luxua eta modernitatea ezagutu, Art Decóren geometriara salto egin, eta mende erdialdeko ekoizpen industrialaren sinpletasun eta erabileran amaituz.
Zortzi jantziren eskutik XX. mendeak modan zein diseinuan ekarri zuen aldaketa azkarra ezagutzeko proposamena irailaren 27ra bitarte doan ikusteko aukera Jantziaren Zentroan.
Helduentzako erakusketa elebitan. Ordutegia:
-
Larunbatetan: goizez 11:00-14:00 eta arratsaldez 17:00-20:00.
-
Igande eta jaiegunetan: goizez 11:00-14:00.
Sarrera libre eta doan; ez da izenik eman beharko ez eta gonbidapenik jaso beharko. Edukiera mugatua.




