Familia-plana: Ezagutu Mari Domingiren etxea eta ibilbide magikoa
Mari Domingiren Errepublika Magikoa Euskal Herriko tradizioak eta gaur egungo balioak uztartzen dituen esperientzia berezia da. Urteko garai honetan, Añabitarte Baserria Mari Domingiren etxe bihurtzen da, eta bisitariek haren unibertso magikoa ezagutzeko aukera izango dute ibilbide berezi baten bidez.



