Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Kantagiltza: Esanezin

6 iraila @ 6:00 pm - 8:00 pm

Esanezinek ‘Hormetan Idazten’ disko berria aurkeztuko du.

Ianire Aranzabalek bere hirugarren estudio-lana dakar. 2021ean bere ibilbide musikala hasi ondoren, Esanezinek hormak oinarri eta metafora gisa hartzen dituen proposamen intimoa aurkezten digu.

‘Hormetan Idazten’ lanean, artistak maitasuna eskatuz eta gure zauriak zein abisatu gabe datozen «azken aldiak» gogoratuz abesten du. Hormetan idatzitakoa iragankorra dela dio Ianirek, gure bizitzen hauskortasunaren ispilu. Disko honekin, hormak gure garaiaz hitz egiteko eta hausnarketa nahiz elkarrizketarako espazio bilakatzen ditu.

Xehetasunak

Antolatzailea

Egoitza