Itsas Hondakinen arrantza
21 ekaina @ 10:00 am - 1:00 pm
Doan

Jarduera ederra aurkezten dizugu, dibertsioa eta ingurunearen zaintza aktiboa uztartzen dituena MATER bezalako eszenatoki paregabe batean. Egun batez arrantzale ekologiko eta betirako, ingurumenaren zaintzale sutsu bihurtuko zara gure Kantauri itsasoaren kontserbazio aktiboko jarduera honetan.
– Nabigazio aktiboa eta talde lana itsaso zabalean.
– Itsasoaren zaintzan protagonista izatea.
– Ikasi itsas hondakinen jatorrien inguruan eta sortzen dituzten impaktuen inguruan.
– Egunerokotasunean aplikatzeko gure esku ditugun konponbideen berri izan.
OHARRAK:
-
- Mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarria ez den jarduera.
- 12 urtetik gorako pertsonentzat zuzendua
- Oinetako eta arropa erosoak eta meteorologiaren araberakoak gomendatzen dira.
- 48 ordu lehenago jarduera berrestea, baldintza ozeanografiko eta meteorologikoen arabera.

