Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Hau leku aittorra! Ikuskizuna

4 azaroa @ 6:00 pm - 7:00 pm
Doan
Oiartzungo kantutegiko harribitxi ezezagunak ezagutzeko aukera paregabea izango da. Saioan, berriemaileei zuzenean jaso eta grabatutako kanta eta bertso zaharrak aurkeztuko dira, Oiartzun haraneko ahozko ondarearen aberastasuna agerian jarriz.

Ekimenaren helburua tradizio musikal eta literario hori ezagutaraztea eta balioestea da. Horretarako, hainbat baliabide erabiliko dira: jatorrizko audio-grabazioak entzunarazi, bideoak proiektatu, aurkezleak berak kantatu, eta doinua ezaguna denean, publikoari kantuan parte hartzeko aukera eskainiko zaio. Halaber, berriemailerik balego, haren zuzeneko ekarpena ere izango da.

Kanta eta bertso guztiak a capella eskainiko dira, jatorrizko izaera eta indarra gordez.

Formatua: Hitzaldia + Ikuskizuna + Kontzertua

Erreserbak: 📞 943 490 142
✉️ ouke08@oiartzun.eus

Xehetasunak

Antolatzailea

Egoitza