Gure Ondare, Gure Gipuzkoa. Gipuzkoako ondarea ezagutu eta zaintzea
14 azaroa @ 11:30 am - 12:30 pm
Doan

Arte kontserbatzaile batek eta historialari batek gidatutako bitartekaritza-saio honetan, Gipuzkoako eraikin erlijiosoen historia, balioa eta ondarearen garrantzia ezagutzeko aukera izango da.
Jardueran zehar, prebentziozko kontserbazioaren oinarrizko irizpideak modu praktiko eta eskuragarrian azalduko dira, ondarea zaintzeko erabiltzen diren metodologia eta tresnak gertutik ezagutuz.
Saioak gure ondarea hobeto ezagutzeko, balioesteko eta haren kontserbazioan modu aktiboan parte hartzeko aukera eskainiko du, memoriaren, identitatearen eta komunitatearen arteko loturak indartuz.
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Erreserbak: 943 415 178/ gordailua@gipuzkoa.eus


