Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.
Errepikatzen den ekitaldi-sorta: Erakusketa: Baserritarrak

Erakusketa: Baserritarrak

4 urria @ 11:00 am - 5 urria @ 2:00 pm
Doan

Kapitain-etxeko sarrerako aretoan 15 baserritar jantzi ikusgai izango dira urte amaierara arte. XIX. mendeko jantzien erreplikak dira guztiak, bai jatorrizko piezetatik ateratako patroiekin egindakoak, bai garaiko argazki zaharretan oinarrituta sortutakoak.

Erakusketan emakumezkoen 13 jantzi eta gizonezkoen 2 brusa ikus daitezke. Emakumezkoen jantzien artean, gehienak Bizkaikoak dira, baina Zuberoako eta Gipuzkoako aleak ere badaude, tartean Legazpiko jantziak. Horietako zazpi maniki birakarietan jarri dira, jantziak aurretik zein atzetik ikusteko aukera emanez.

Gizonezkoen bi jantziak Gipuzkoako Eskoriatzako eta Arabako Aramaioko ereduen erreplikak dira.

Erakusketako panel informatiboek baserritarrek erabiltzen zituzten jantzi guztien azalpena eskaintzen dute, XX. mendearen hasierako argazkiekin osatuta.

Hitzaldia: “Baserritar jantzia barrutik”

Azaroan hitzaldi berezi bat antolatuko da baserritar jantziaren osagaiak eta erabilera ezagutzeko. Saioan zehar, jantzia pausoz pauso jantziko da, pieza bakoitzaren funtzioa, lotzeko moduak eta buruko zapia nola erabiltzen zen azalduz.

Datak eta hizkuntzak:

  • Azaroak 14 (euskaraz), 17:00etan
  • Azaroak 21 (gaztelaniaz), 17:00etan

Iraupena: 1 ordu
Prezioa: 7 €
Plaza mugatuak

Erreserbak

Aurrez izena eman behar da:

Argitalpen berezia salgai

Erakusketak iraun bitartean, “Baserritar jantzia. Herri langile baten aztarna” liburuxka erosi ahal izango da 3,50 €-ren truke. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratua dago, eta baserritar jantziaren atal guztiak azaltzen ditu argazki eta testu historikoekin.

Bisita informazioa

Sarrera doan

Datak: 2026ko urriaren 3tik 2027ko urtarrilaren 3ra

Ordutegia:

  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00

Baserritar jantzien historiara eta Euskal Herriko jantzi tradizionalen bilakaerara hurbiltzeko aukera paregabea eskaintzen du erakusketa honek.

Xehetasunak

Antolatzailea

Egoitza