Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Arditurri eguna

12 uztaila @ 10:00 am - 2:00 pm

Arditurri eguna ospatuko da uztailaren 12an Oiartzunen.

Meategira doako bisitak, fosilen erakusketa, hegazti askatzea, jan-edari zerbitzua…, denetarik izango da aurten ere.

Nekez izango da igande goizaz gozatzeko aukera hoberik egun horretan, urtero bezala, Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoanatura fundazioak egitarau oparoa prestatu baitute Arditurri egunerako.

Ospakizuna uztailaren 12an izango da, igandez eta jarduerak goizeko 10:30etan hasiko dira. Hain zuzen ordu horretatik aurrera, eguerdiko 14ak arte, doako bisitak izango dira Arditurriko meategira. Aurten bi aukera eskainiko dira: oinarrizko bisita eta sakonekoa, jada berritua eta erabilgarri baitago sakoneko bisitaren irteera bereiztua. Baina ez hori bakarrik, aldian behin baino irekitzen ez den Arditurri-3 erromatar garaiko meatze galeriara sartzeko aukera izango baitute bertaratzen direnek (14 urtez gorakoek bakarrik).

11tatik aurrera jolasak eta tailerrak izango dira Abaraxka ludotekaren eskutik haurrentzat eta gazteenentzat.

12:00etan Mineralen bila irteera gidatua abiatuko da parketxetik bertatik.

12:45ean hegazti askatzea izango da, hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basabizi zentroan fauna jasotzeko, sendatzeko eta berreskuratzeko egiten den lana ezagutzera emango da, baita zenbait hegazti bertatik bertara ikusteko aukera ere (egun horretan dagoen egoerara baldintzatua).

Goiz osoan zehar jan-edari zerbitzua egongo da eta, nola ez, zuzeneko musika ere izango da, baita Luberri museotik ekarritako fosil erakusketa bat ere.

Esan gabe doa nahi duena bizikletan edota oinez bertara daitekeela. Hain zuzen, aurreko urteetan bezala, bizikletak uzteko toki egokitua prestatu dute antolatzaileek.

Meategitara sartzeko ez da aurre-erreserbarik egingo: sarrerak egunean bertan banatuko dira (plaza mugatuak daude).

Informazio gehiago izateko: 943494248 / 688895068 / arditurri@gipuzkoanatura.eus.

 

Xehetasunak

Egoitza