Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Antxoa kontserba tailerra

5 iraila @ 4:00 pm - 6:00 pm

Artisau kontserba lanketan Kantauriar itsasoko antxoa preziatua kontserbatu ahal izateko teknika aintzinaria ikasiko dugu. Jaki izugarri hau banan banan garbitzen, bere aurkezpenerako xehetasun guztiak zaintzen ikasiko dugu. Gainera bakoitzak bere kontserba propioa etxera eraman ahal izango du, bere Kantauriar itsasoko antxoa kontserba.

Eskura lanabes ezberdinak dauzkagula eta beti segurtasun eta osasun neurriak zainduz, bere prozesu zehatzaren pausu guztiak ezagutuko ditugu, antxoaren gazitzetik kristal-poteentan sartu baino lehenagoko banan-banakako garbiketa lan zorrotzeraino.

Iraupena: ordubte eta 30 min.
Prezioa: 15 € pertsonako.

 

Xehetasunak

Egoitza